2006/01/08

Obretan gabiltza


Eta gutxinaka gainera! Madriletik bertatik lagun batzuk hasi zaizkigu nikindakuaren gaietan interesatzen. Aupa emil! Baina gure oraingo web-ak ezin izan ditu beraien galderak asetu eta beharbada horretan lan gehiago egin beharko degu aurrerantzean. Informazioaren aldetik alegia. Baita katalogo hobeago baten aldetik. Eta webaren bitartez eskaerei era dotoreago batetan aurre egitearen aldetik ere bai. Hortan ibiliko gera hemendik aurrera. Blog hontara iristen zaretenen gomendioak, laguntzak eta horrelakoak urre izango dira guretzat. ¡Erne egongo gera bai blog edota posta elektronikoan jasotzen degunarekin!

Gai berriren bat ere aterako degu hemendik gutxira. Euskeraz "broche" nola esaten den ba al daki norbaitek? "Paparreko (orratz)" dio Elhuyar-en hiztegi elektronikoak:

Ese broche te adorna mucho: paparreko (orratz) horrek asko apaintzen zaitu

Beno, ia hala den eta nikindakuaren paparrekoak apaingarriak iruitzen zaizkizuen...

3 Comments:

Anonymous Anónimo said...

Apa neskak! Brotxe hitza ez det uste gaizki erabilia dagoenik, bestela orratza "a sekas" paparreko baino hobe ulertzen dela uste det! Ah! Me encanta el playmobil, ta zer esanik ez poltsa ta belarritakoak! Suerte asko negozioakin! Eunate.

12:50 p. m.  
Anonymous Anónimo said...

Aupa!

Zuen lanak oso poliotak iruditu zaizkit, baina galdera bat daukat belarritakoei buruz. Zilarrezkoak aldira? nik alergia diet metal askori eta horrek dexente arduratzen nau belarritako batzuk erosterako orduan.

Segi lanean! oso gauza politak egiten dituzue eta!

Itzi

6:29 p. m.  
Anonymous Anónimo said...

Zilarrezkoak dira guztiak! Oraingoz ez zaigu iñor azaldu Itzik aipatutako alergiarekin. Katalogo berria egiterakoan ezaugarri hau kontuan izango deu, belarritakoak zilarrezkoak direla esango deu alegia... Eskerrik asko!

10:16 a. m.  

Publicar un comentario

<< Home