2006/01/08

Obretan gabiltza


Eta gutxinaka gainera! Madriletik bertatik lagun batzuk hasi zaizkigu nikindakuaren gaietan interesatzen. Aupa emil! Baina gure oraingo web-ak ezin izan ditu beraien galderak asetu eta beharbada horretan lan gehiago egin beharko degu aurrerantzean. Informazioaren aldetik alegia. Baita katalogo hobeago baten aldetik. Eta webaren bitartez eskaerei era dotoreago batetan aurre egitearen aldetik ere bai. Hortan ibiliko gera hemendik aurrera. Blog hontara iristen zaretenen gomendioak, laguntzak eta horrelakoak urre izango dira guretzat. ¡Erne egongo gera bai blog edota posta elektronikoan jasotzen degunarekin!

Gai berriren bat ere aterako degu hemendik gutxira. Euskeraz "broche" nola esaten den ba al daki norbaitek? "Paparreko (orratz)" dio Elhuyar-en hiztegi elektronikoak:

Ese broche te adorna mucho: paparreko (orratz) horrek asko apaintzen zaitu

Beno, ia hala den eta nikindakuaren paparrekoak apaingarriak iruitzen zaizkizuen...